7/9/08

Dulantziko Ezker Abertzaleak dei bikoitza egin nahi du, alkateari, jaietan espainiar bandera jarri ez dezan, eta herritar orori txupinazoan ikurrinare


Aurki hasiko dira Dulantziko jaiak eta salbuespen egoera batetan ospatuko ditugu, espainiar botereek beraien bandera hego Euskal Herriko hainbat udaletan inposatzen ari diren honetan. Horregatik, Ezker Abertzaleak dei bat luzatu nahi du, udal ordezkari zein herritar orori, jaietan ikurrinaren bitartez espainiar banderaren inposizioaren aurrean euskal nortasuna aldarrikatu dezagun.
Ezker Abertzaleak eskaera bera luzatzen dio alkateari eta PNVri, ez txupinazioan ezta jaietan ere, udaletxean espainiar banderarik ez. PNV zein EAko zinegotziei beraien oinarri politikoen araberako jarrera hartzea eskatzen diegu, ikurrina soilik jartzea eskatzen diegu.
Eta dei garrantzitsuena Dulantziko herritarrei luzatzen diegu, irailaren 12an ikurrinaz bete dezagun txupinazoa, jaietan gure etxe eta txokoetako leihoetan ikurrina egon dadin. Gure herri nortasuna ukatua den honetan, berriro ere espainiar bandera inposatzen zaigun honetan, kalera atera behar dugu gure nortasunaren aldarrikapena eta defentsa, era irekian, jai giroan ere.