[2010/07/27] Abuztuaren 7an Gasteizen, arratsaldeko 6:30ean MANIFESTAZIO NAZIONALA antolatu dugu""Inposaketaren aurrean, guk geurea". Nazio bat, selekzio bat" lelopean. Guztiok manifara!!!. Prentsaurrekoa eman dugu horren zergatia azaltzeko. Hemen esandakoa: Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna herri honen gehiengoaren aldarrikapenetariko bat dela ageriko baieztapena da. Inkesten emaitzen adierazpenen gain, aktiboki herri honek erakutsitako aldarrikapena izan da. Manifestaldiez gain, azkeneko adierazpen esanguratsua hilabete honetan bertan Tourra Tourmalet (Pirinioetan) euskal zaletuek emanikoa izan da, bertan, milaka herritarrek Eusko Jaurlaritzako saiakera espainolizatzaileari emandako erantzun txalogarria horren adibide dugularik. Errealitatea hau izanda, euskal kirolari, zaletu eta herritarren eskubideak zapalduz jarraitzen dute. Herri honen gehiengoaren borondatea ukatuz jarraitzen dute. Gure izatea ukatzen duten horiek, gure selekzioen ofizialtasuna ukatzen duten horiek, ukazio horren gauzapenaren argazkia euskal lurraldean gauzatzeko asmoarekin Gasteizen euskal selekzioa kanporatzen duen txapelketa antolatu dute. Espainia, euskal selekzioa ukatzen duen hura, arituko da abuztuaren 6, 7 eta 8an Gasteizen. Gasteizen aritzeak, euskal selekzioaren eskubideak ukatzen dituen aldi berean, espainolismoaren inposaketa besterik ez du suposatzen. Euskal jendartean ezin du eta ez du onartuko bere nortasuna ukatzen duen inposaketarik. Kalera irteteko garaia iritsi da. Kalean, nazioa garela, Euskal Herria, eta nazioarteko txapelketetan lehiatzeko eskubidea aldarrikatu behar dugu gure izatea ukatzera etorri diren horien aurrean. Argi irudikatu behar dugu herri honen hautua bere selekzio nazionalen Euskal Herriko selekzioen ofizialtasunaren aldekoa dela. Alderdikeriak alde batera utzi, eta denok bat eginik, kalean gure izatea aldarrikatzeko deia egiten dugu. Horretarako, norbanako eta eragile politiko, sindikal eta sozialei datorren larunbata, abuztuak 7, arratsaldeko 18:30etan Bilbo Plazatik irtenda, Inposaketaren aurrean guk geurea. Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat lelopean burutuko den manifestazioaren bat egin eta parte hartuz herri honen erantzuna eta aldarrikapena irudikatzeko deia luzatzen dugu. Gogoratu, manifestazioak bat egingo duela Gasteizko karriketan ESAITeko mendi martxak, hauek, uztailaren 31ean Ustaritzen hasi eta aste osoan Euskal Herria zeharkatuz, Gasteizko manifestazioaren buruan izango direlako Euskal Herria, 2010.07.27
http://www.esait.org/default.cfm?hizkuntza=0&atala=albistea_ikusi&id=349
|