1/2/11

Legalizazioaren aldeko ekimen berriak otsailaren 5ean




Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde milaka pertsona atera ziren kalera joan zen abenduaren 18an. Ehun mobilizazio baino gehiago burutu ziren herri eta auzo ezberdinetan, demokrazia osoa eta proiektu politiko guztien legeztatzea aldarrikatuz. Egun hartan grabatutako irudiekin bideo berria egin da:







uskal Herria aurrera doa, eta Ezker Abertzalea martxan da. Aurrera begira jartzeko momentua da. Euskal Herriak bizi duen une politikoak ezker abertzalearen ahotsa izango den proiektu politiko legal baten premia du. Ezker Abertzaleak argi eta garbi esan zuen Iruñean eginiko agerraldian erreferente horren bila zihoala. Beste hainbat eragilek ere Gernikan sinaturiko Bake Bidean adierazpenean ere hala diote:

"Eskubide zibil eta politiko guztien aitortza, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuz, kontuan hartuta giza eskubide guztien aitorpena eta salbuespenik gabeko babesa direla eskubide horiexen oinarria. Ildo horretan, Alderdi Politikoen Legea indargabetzea exijitzen dugu, eskubide nagusien urraketak tresna juridiko horretan oinarritzen direlako."

Demokrazia osoko agertoki bat eraiki nahi duen orok legalizazioaren alde ekiteko momentua da. Pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen, proiektu politiko guztiak egingarriak izan daitezen eta aukera politiko guztien artean libreki hautatu ahal izateko, beharrezkoa da legalizazioa.

Legeztapenaren bidean guztion hitza eta konpromisoa beharreazkoa da. Horregatik Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde ekimen berriak burutuko dira asteburu honetan herri ezberdinetan. Otsailaren 5ean legalizazioaren alde berriro ere bazter guztiak bustitzeko deialdia egiten dugu.


http://www.ezkerabertzalea.info/index.php