20/7/12

Sindikatu eta gizarte eragile ezberdinek 26rako GREBA OROKORRA iragarri ...

                                           
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta ehundik gora gizarte eragilek irailaren 26rako GREBA OROKORRA iragarri dute Hego Euskal Herrian espainiar gobernuak ezarri berri dituen neurriei aurre egiteko. Sindikatu eta eragileen esanetan, gizarte mobilizazioa da murrizketa hauen aurreko gaitzezpena eta aldaketarako politikak aldarrikatzeko bide bakarra.