25/11/12

OLENTZERORI GOGOETAK



                                            

Data garrantzitsuak ageri dira leihotik, batetik, abenduaren 1 ekoa, Euskal hiztunen komunitatea indartzeko asmotan antolaturikoa eta bestetik, abenduaren 3 ko Euskararen eguna.

Bi data garrantzitsu agerian izateak, Olentzeroren etorrera izango balitz bezala, hizkuntzarekiko esfortzu txiki bat egiteko gogoetaz betetzen dugu gure burmuina. Ondo portatu behar naiz olentzero datorrelako, ondo portatu behar naiz olentzero datorrelako, euskaraz hitz egin behar dut euskararen astean gaudelako, ondo portatu behar naiz….
Eta gero zer?

            Hau gutxi balitz, abenduan, euskaltzaleon bilgune izaten dugu Durango. Milaka eta milaka pertsona biltzen dira liburu eta diskoak erosteko asmoz. Era guztietakoak gainera… eta gero zer? Urte guztiko ekintza izan beharko lukeena hiru egunetara murrizten dugu inongo hizkuntz minik gabe.


            Abenduaren 1 eko manifestazio nazionalean, arduradun politikoei,  euskaraz bizitzeko eskubideari jaramon egitea eskatuko diete. Eskatu? Olentzerori eska diezaiotela Durangoko azokan salduko duten liburua, nik euskaraz bizi nahi dut. 

            Argia aldizkarian, Hizkuntza mina,hiztunaren gaitza izenpean horrelako gogoeta bat irakurri nuen.        

“Hemen 
euskaraz ez dakienak 
 berak jakingo du  zergatik ez dakien. 
Baina hemen 
euskaraz ez dakienak  
ez digu uzten  euskaraz egiten. 
 Hemen 
euskaraz jakin arren 
euskaraz mintzatzen ez denak ere 
ez digu uzten 
 euskaraz egiten”.

            Nik gogoeta honi jarraipena eman nahiko nioke.

Horra horra gure olentzaro
Durangoko azokan lirubu hau dago
Euskaldun sentitzeko guztiz beharrezko
Gero urte guztia erdara nahiago

                                                                                              Maider Diez Zabala