6/12/11

“NAZIOA GARELAKO, INPOSAKETARIK EZ!”

Espainiako Konstituzioaren egunaren harira, intsumisio deialdia luzatu dute Gernikako gazte independentistek

 

 

 “Argi daukagu zer eta nor garen, argi daukagu gure seme-alabak kurrikulum eta egutegi propio baten hezi nahi ditugula”, adierazi dute Gernikako gazte independentistek biharko egunaren harira. Manifestazioa deitu dute goizeko 13:30etarako Merkuriotik hasita.

Gernikako gazte independentisten oharra:
Euskaldunok historikoki paraitu izen dogu gure eskubidien kontrako zapalketie: Gerrate Zibilien, Frankismoan, espainiar trantsiziñoan, horren urrun eztauen XXI. mendeko demokrazixen… Gernikarrok, gañera, eztekogu ahaztuteko datorren apirilien 75 urte beteko deuzen 1937ko bonbardaketie.
Urtiek eurrera joan ahala zapalketa hau ez da gelditxu. Asimilasiño prozesuen bidez euskal nortasunen eta ikurren ezabaketarako hainbat mekanismo eroan deuz eurrera estatuek.
Atxiloketak, bahiketak, torturak… eguneroko ogixe izen dire euskal nortasunen alde borrokatzen deuen edonontzat. Hori bermatzeko estatu españoleko kolore guztixetako borreroz jositxe dekogu Euskal Herrixe.
Erderien ezarpen derrigor eta ukaeziñegaz jokoan dekogu euskerie, hainbeste urtetan alboratute eta jazartute egon arren be eurrera daroagune. Gañera geur egun be normalizaziñoan alde ein biherrien, gure hizkuntziek dekon egoerie txartu gure dabe trilinguismoan atxakipien.
Txikitxerik español moduen hezten gaitxue: euren historixe, euren ohitxurek… herri hau existiduko ezpazan moduen!
Historikoki euskal nortasunen adierazgarri izen dan ikur oro ezabatu gure izen dabe. Hori eziñezko ein jakielez, asimililaziño prozesuen barne euren ikurrek inposatu dabez gurien gañetik, guk normaltasunez ikusi deiguzen. Horren adibide dire gure ingurue bandera españolez josi izena (juntetxie, epaitegixe…) eta hainbeste portaletan jarri bezen eta ondiño kendu eztiren plaka falangistak.
Baña gu ez gara asimilaziño prozesu horretan jeusiko. Euskaldunok ukatu gendun 78ko konstituziñoan izenien gure nortasune ezabatu gure dabe; ez dabe lortu eta ez dabe lortuko. Gure aldarrikapenak, gure ikurrek eta gure egunerokotasuneko tresnak atzera bota arren guk badakigu gurie ikurriñie dala, gure nortasun agirixe EHNA dala eta gure agoatan euskerie dauela.
Argi dekogu zer eta nor garen. Argi dekogu gure seme-alabak kurrikulum eta egutegi propio baten hezi gure doguzela. Ez daroagu “la Roja”-n kamisetarik, guk euskal selekziñoa dekogulako.
Eztire gitxi euskaldunok sortu eta bultzatzen doguzen tresnak asimilaziño honen gañetik nor garen esateko. Halan da be, ondiño be badau zer borrokatu eta danon lanagaz, danon indderragaz eta gogoakaz lortuko dogu; guk geurie dan Euskal Herrixen, euskaldunok, geure eran, geuk erabakiniko moduen bizi nahi doguleko.
Honegaitxik danagaitxik, inposatu doskuen españar konstituziñoan jaixeri ezetz diñotzagu intsumisiño deialdixe luzetzen dotzagu herritar orori; ezta gurie, eztogu nahi!
“Nazioa garelako inposaketarik ez!!” lemapien, abenduen 6en, manifestaziñoa 13.30etan Merkuriotik.