Info dulantzi aldizkaria herriari irekitako lehioa izatea bilatzen du, Dulantzi, Egileta, Araba, Euskal Herriko berriak hartu eta zabaltzeko tresna. Dulantziko ezker abertzalearen konpromisoa baina guztion artean egin beharreko lana. Info Dulantzi busca ser una ventana abierta al pueblo, altavoz de las noticias de Dulantzi, Egileta, Araba y Euskal Herria. Un compromiso de la Izquierdad Abertzale de Dulantzi pero tambien un trabajo a realizar entre todos y todas
30/4/09
una red (WI-FI) gratuita inalámbrica de acceso a Internet para los vecinos y vecinas de Dulantzi y Egileta.
19/4/09
DISPERTSIOAREN AURKA BIRA
Jone Artola (Joseba Artola preso politikoaren arreba):
"Sakabanaketak sufrimendua besterik ez du ekarri. 21 euskal preso hil egin espainiar eta frantziar Estatuetako ziegetan. Hori gutxi balitz, bisita egitera zihoazen 16 senideek ere heriotza topatu dute sakabanaketa dela-eta. Astero, milaka kilometro egin behar ditugu eta horrek gure biziak arrisku bizian jartzen ditu. Horren lekuko, euskal preso politikoen senide eta lagunok pairatu ditugun 267 kotxe istripu larriak.
Xantaia amaigabea da sakabanaketa, Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatu gura duen xantaia. Euskal preso politikoak pertsona moduan suntsitu eta euren senideak era guztietara hustu nahi dituen politika da. Fisikoki, psikologikoki eta ekonomikoki indargabetu nahi gaituzte, gure senideekin amaitzeko asmoz. Baina, argi eta garbi esan behar diegu, gurekin jai dutela. Porrot egin dutela.
Min emateko gai izan dira hogei urte hauetan, baina porrot egin dute. Ez dituzte inolaz ere euren helburuak bete eta horregatik espetxe politikaren krudelkerian besterik ez dute sakondu. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatuz eta Bizi Osorako zigorra aplikatuz, besteak beste. Guk, guzti honekin amaitzeko exijitzen dugu. Ez gaude bakarrik, Euskal Herriaren gehiengoak eta munduko hainbat elkartek, Nazio Batuen Elkartea tarteko, sakabanaketarekin bukatzeko eskatu baitute.
Sakabanaketak, urruntasunak, isolamenduak, jipoiek, mehatxuak edo gure senide eta lagunen heriotzak ez du elkartasunarekin amaitu. Euskal preso politikoek babesa etengabeko babesa jaso dute 20 urte hauetan. Eta horrela izaten jarraituko. Nahiz eta gure aurrean inolako legitimitate moral eta politikorik ez duten politikari frakasatu batzuek gure maitasunarekin amaitu nahi. Baina ezin dute, gure elkartasunak euren jarduna egunero deslegitimatzen baitu.
Giza eskubideen etengabeko urraketa honek 20 urte luze dirau. Zifra borobila bezain tristea. Baina, hala izan arren, euskal preso politikoekiko elkartasuna berriz ere agerraraziko duen urteurrena izango da. Horregatik, Etxeratek aste guztiko ekimen bat burutuko du, apirilaren 14tik 19ra bitartean. Sakabanaketaren aurkako salaketa Euskal Herriko, herri, auzo, eta txoko guztietara zabaldu eta ahotsak metatua.
Apirilaren 19an ekitaldi nazional handia burutuko dugu Durangoko Landako gunean. Karabana erraldoia bideratu nahi dugu. Sakabanaketaren amaiera exijitzen duten pertsona eta eragile guztiei bertara joateko gonbitea luzatzen diegu. Guztion indar metaketa ezinbestekoa izango baita Giza Eskubideen kontrako eraso larri eta etengabe honekin amaitzeko.
Etxeratek, gainera, ahalegin komunikatibo berezia egingo du aste honi begira. Gure web orria, www.etxerat.info, berritu dugu eta Apirilaren 14tik 19ra bitarteko ekitaldi eta gertakari guztien berri emateko dispertsioak20urte.wordpress.com bloga jarri dugu martxan. Gaur, bertan bildu zaretenentzako, dispertsioaren datuak eta 14tik 19ra ekimenen promozio bideoa banatuko dugu."
10/4/09
ABERRI EGUNA 09
Bat egin duten eragileak
EUSKO ALKARTASUNA
ABERTZALEEN BATASUNA
BATASUNA
ARALAR (Ordezkaritza bat bidaliko du)
LAB
HIRU
EHNE (Bizkaia eta Gipuzkoa)
MALTZAGAKO MAHAIA.
ESAIT
EUSKARIA
BAI EUSKAL HERRARI.
IKASLE ABERTZALEAK
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
ANITZAK
EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLA
EUSKAL KOMUNISTAK-PCPE
SORTZEN IKASBATUAZ (nazio iraunkorra)
EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA
ELKARTZEN
ASKAPENA
GITE-IPES
AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUA
GAZTE INDEPENDENTISTAK
IRATZARRI
EUSKAL HERRIKO GAZTE KONTSEILUA