Info dulantzi aldizkaria herriari irekitako lehioa izatea bilatzen du, Dulantzi, Egileta, Araba, Euskal Herriko berriak hartu eta zabaltzeko tresna. Dulantziko ezker abertzalearen konpromisoa baina guztion artean egin beharreko lana. Info Dulantzi busca ser una ventana abierta al pueblo, altavoz de las noticias de Dulantzi, Egileta, Araba y Euskal Herria. Un compromiso de la Izquierdad Abertzale de Dulantzi pero tambien un trabajo a realizar entre todos y todas
31/10/12
Joseba Permach: “Kontraesanez betetako zapatak jantzita ere, posible da mundua aldatzea”
Joseba Permachi elkarrizketa egin dio Oier Aranzabal Zuzeulariak. Hauteskunde kanpainaz, emaitzez, garai berriez, kapitalismoaz, Kutxabankez eta beste hainbat konturen harira hitz egin du Permachek.
Zuzeu albistarian aurki dezakezu ere elkarrizketa osoa:
Bere ibilbide politiko luzean zehar, asko eta asko bizitakoa da Joseba Permach (Donostia, 1969). 1992tik 2000ra Donostiako zinegotzi, 1997tik aurrera Herri Batasunako mahai nazionaleko kide eta 2004tik 2005era EAEko legebiltzarkide izan baitzen, besteak beste. Euskal Herriko gatazka bertatik bertara sofritu eta gartzela behin baino gehiagotan probatu arren, politikaren lehen lerroan jarraitzeko adore irmoa erakutsi du. Ekonomian lizentziatu zen eta gauzak oso garbi ditu: “Pairatzen ari garen krisi sistemiko honen irakurketa marxista egitea ezinbestekoa da”.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)