29/12/09

Euskal Preso Politikoek eskubidea dute Prozesu Demokratikoan parte hartzeko

Urtarrilaren 2an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin eta Euskal Preso Politikoen eskubideen alde egin du gaur Ezker Abertzaleak Basauriko espetxearen aurrean. Bertan Urtarrilaren 2an Bilbon izango den manifestaldirako deia egiteaz gain Euskal Presoek izaera politikoa dutela adierazi du Joxerra Etxeberriak.

Izan ere presoen egoera momentu honetan oso latza da. Euren aurkako neurriak hartzen dira egunero. Azken asteotan bere buruaz beste egiten saiatu den preso bat izateaz gain ehunka aurrez-aurreko bisita galdu dira hartu nahi dituzten neurri berriak direla eta.

Ezker Abertzaleak adierazi nahi izan du EPPKk aitortza politikoa behar duela. Presoek eskubidea dutela Prozesu Demokratikoan parte hartzeko eta horregatik aitortza politikoaz gain Euskal Herrian egon behar dutela, euren etxean edo, gutxienez, etxetik gertu. Presoen etxeratzea, ordea, prozesu horren berearen ondorietako bat izango da eta, horregatik, ahalik eta azkarren heldu behar zaio erronka horri.


http://www.ezkerabertzalea.info/irakurri.php?id=2973