19/5/12

-ERRAUSKETAREN AURKAKO KONTZERTUAK

“Cementos Portland Valderrivas” enpresak hondakinak errausteko plana aurkeztu zuen duela hilabete batzuk. Plan honen aurka plataforma desberdinak jaio dira, “Hiru Mugak Batera”ren kasuan bezala, eta manifestazio eta ekimen desberdinak egin dira Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Oraingoan, kontzertuak egingo dira hurrengo ostiralean Agurainen errausketaren aurka, eta sinadura bilketa ere egingo dute. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira Aguraingo Andra Mari enparantzan, eta sinadura bilketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da.