11/8/12

PPren Gobernuak ez du zapuztuko herri honek martxan jarri duen bidea



Aste gogorra izaten ari da, dispertsioaren ondorioz familia batek izandako istripu larria, Iosu Uribetxeberriaren muturreko egoera, ilegalizazio nahiak...
Noiz arte luzatu behar dute gerra estrategia eta salbuespen politikaren tamaina?
Ez al dira konturatzen EHn, garai berri bat ireki dela?
Nola da posible borroka armatuaren amaiera iragarri eta handik 10 hilabetera adibide gordin guzti hauek agertokiaren erdian egotea?

Baina, hau guztia gertatzen ari den bitartean, non dago Lopez lehendakaria? Non dago EAJko buru den Urkullu jauna? Dena berdin zaie? Egoera honen aurrean ixilik geratzea, gerra eta errepresio estrategia babestea da. 

Azkenik, jendarteari dei egiten diogu, kalera atera dadila, PPren Gobernuak ez du zapuztuko herri honek bakearen eta demokraziaren alde egindako apustu hau.