23/8/09

Video acto de recuerdo y homenaje en Bilbo a los asesinados del Hospital Filtro


Video resumen del acto que hoy sabado 22 de Agosto ha tenido lugar en Bilbo en conmemoracion del asesinato de Facal y Morroni en la llamada masacre del Hospital Filtro en Uruguay en la cual ademas de los dos asesinados fueron decenas las personas heridas en la represion por parte de la policia a la gente que queria impedir que el gobierno servil uruguayo de entonces entregara al gobierno español a un grupo de refugiados politicos vascos.
Norma Morroni madre de uno de los asesinados Fernando Morroni , ha estado presente en dicho homenaje internacionalista que pone colofon a los diversos actos de reconocimiento y cariño que se le han tributado los ultimos dias en varios puntos de Euskalherria , tanto a ella como al solidario pueblo uruguayo


Duela 15 urte Uruguayko Filtro ospitalean euskal errefuxiatuen estradizioaren aurkako mobilizazioetan bi lagun hil zituzten, Roberto Facal eta Fernando Morroni. Berau gogoratu nahi izan dute gaurko omenaldian. Bertan izan da Fernando Morroniren ama, Norma Morroni, eta eskerrak eman ditu egindako errekonozimenduagatik.
Omenaldian 200 pertsona inguru egon dira eta komunikabide ugari bertaratu dira Lakuak ekitaldia legez kanpokoa zela esan baitu, baina ez da arazorik egon, Ertzaintza ere ez da azaldu.
"Manueltxo" Goitia Uruguayn egon zen garai hartan eta gaurkoan Bilbon izan da. Elkartasuna 1994a baino bi urte lehenago hasi zela aipatu du. Familien komisioak laguntza humanitarioa hasi zuela esan du eta bi gose greba egin zirela euskal preso politikoen estraditazioa ekiditeko.
Lehen gose greba 1993ko urrian egin zela esan du, atxilotuta zeuden euskaldunen askatasuna eskatzeko eta gabonetako kanpaina bat prestatu zutela, euskal presoak bertako familietan pasa zitzaten egun horiek. Banan-banan askatu zituzten, baina hiru euskal preso kartzelaratuak izan zirela aipatu du eta estraditatzeko bidean egon zirela. Beraz, 1994ko abuztuan bigarren gose greba hasi zuten. Hil bereko 24an Gobernuak errepresio azken punturaino eraman zuen aipatutako bi gazte hilaz.
Aurresku bat ere egin dute ikurrina eta Uruguayko banderarekin eta opariak ere eman dizkiote Norma Morroniri.
Askapenako kide batek ere hitz egin du eta gogorarazi du gaur egun Euskal Herriak horrelako elkartasun adibideak jasotzen jarraitzen duela, "nahiz eta azken hilabetetan berri txarrak jaso diren Venezuela eta Mexikotik".
"Antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa da munduaren askapena lortzeko", azaldu du Askapenako kideak.

http://www.youtube.com/watch?v=_Vl7KN-c2z4&eurl=http%3A%2F%2Fwww%2Ekaosenlared%2Enet%2Fnoticia%2Fvideo%2Dacto%2Drecuerdo%2Dhomenaje%2Dbilbo%2Dasesinados%2Dhospital%2Dfiltro&feature=player_embedded#t=285

http://www.kaosenlared.net/noticia/video-acto-recuerdo-homenaje-bilbo-asesinados-hospital-filtro