2/6/10

Udalbiltza auziari buruzko informazio guztia, sarean




Udalbiltzaren aurkako epaiketa uztailaren 15ean hasiko dela-eta, prozesatuek auzia salatzeko hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Auziari buruzko informazioa sarean aurkitu ahal izango da


GARA.-Udalbiltzaren aurkako auzian prozesatuta dauden 22 euskal herritarrek hainbat tresna jarri dituzte martxan auzia salatu eta elkartasuna sustatzeko.

Udalbiltzak aske izan behar duela aldarrikatzeko lan horretan, informazio zuzena eta zehatza izatea premiazkoa dela uste dute eta, hortaz, auziari buruzko agiri, irudi eta baliabide guztiak eskura jarri dituzte sarean.

Horretarako, batetik, blog bat sortu dute, auziari buruzko albiste guztiekin, udalbiltzauzia.wordpress.com helbidean.

Horretaz gain, bideo bat ere prestatu dute, aipatu blogean edo http://vimeo.com/11892890 helbidean ikus daitekeena.

Sare sozialetan ere topa daiteke informazioa, Twitter nahiz Facebook-en.