11/11/10




DULANTZIKO EZKER ABERTZALEA

Denok GARA SAHARARRAK!

Ezker Abertzaleak elkartasuna eta dolurik sentikorrena agertu nahi dio Saharako herriari eta RASDeri (Frente Polisario) aldi berean, haserrea eta mezprezua Marokoko gobernu tirano eta despotari.

Urriaren 9tik bere eskubideen alde borrokan daude 20.000 sahararar Aiuneko hirian. Sahararrak bere aldeko borroka baketsuan murgilduak dira, baina Marokoko gobernuak ez du gerra eta zapalkuntza baino eskaintzen.

Lehenik, Marokoko poliziak 14 urteko gazte bat erail zuen eta ondoren, azaroaren 8an, astelehenean, eraso bortitz eta koldarraren ondorioz gutxienez 19hildako, ehunka lagun zauritu eta milaka saharar (gazte, heldu, gizon zein emakume) kanporatu ditu errefuxiatuen eremutik.

Basakeria honen aurrean Ezker Abertzaleak deia egiten dio Euskal Herri osoari datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Gora Sahara askea!!

Gora Euskal Herria askea!!