ETAren jardun armatuaren behin betiko etenak Euskal Herrian ireki duen aro politiko berri honetan, Madril eta Parisen erantzuna berbera izaten jarraitzen du; errepresio gehiago, blokeo gehiago.
Prozesu ikuspegian aterabideak eskatzen dituen Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoari bizkar emanez mantentzen dute estrategia hori Madrilek eta Parisek.
Azken aste hauek horren adibide dira, atxiloketa ugarirekin, bai Estatu espainiarrean zein frantziarrean eta atzokoan Oarsoaldeko sei gazteren aurka kaleraturiko izaera politikodun sententziekin.
Ezker Abertzaleak oso argi du soilik euskal gehiengo politiko eta sozial horrek immobilismoari aurre egiten dion heinean aldatuko dituztela euren estrategia errepresiboa eta blokeo egoerak luzatzeko jarrera Estatuek.
Bart gauean Bilboko Rekalde auzoan jazoriko gertaeren modukoek, ordea, Ezker Abertzalearen estrategiarekin bateraezinak izateaz gain, Estatuen posizio immobilista indartu baino ez dute egiten.
Euskal jendartearen gehiengo zabalak indarkeriazko konfrontazioa eta eskubide urraketa ororen amaiera exijitzen du, eta ondorioz, jardun errepresiboa eta atzokoaren moduko gertaerak lekuz kanpo daude erabat.
Azkenik, Ezker Abertzaleak deia luzatzen dio euskal jendarteari, konponbide prozesuaren motor eta berme de heinean, marko demokratikoaren eta gatazkari aterabide orokorraren alde mobilizatzen jarraitzeko.
Ezker Abertzalea,
2012ko urtarrilak 17
Info dulantzi aldizkaria herriari irekitako lehioa izatea bilatzen du, Dulantzi, Egileta, Araba, Euskal Herriko berriak hartu eta zabaltzeko tresna. Dulantziko ezker abertzalearen konpromisoa baina guztion artean egin beharreko lana. Info Dulantzi busca ser una ventana abierta al pueblo, altavoz de las noticias de Dulantzi, Egileta, Araba y Euskal Herria. Un compromiso de la Izquierdad Abertzale de Dulantzi pero tambien un trabajo a realizar entre todos y todas