27/3/12

Blanki Anteparari omenaldia Albertian (2012/03/25)

Martxoaren 25ean Blanki Anteparari omenaldia egin zitzaion Albertiako mendian. Errautsak jaurtitzeaz aparte, kolektibo desberdinek mezuak zintzilikatu zituzten pago batean. Pago horretan zauria irudikatzen duen arraildura zegoen. Babes mezuei esker sendatu egin zen zauria. Halaber, pagoa oso gertu dago Iñaki bere semearen omenez jarri zen haritzatik, betiko batera egon daitezen.