atxi Lópezen gobernuak EAEko administrazioetan eta Zerbitzu publikoetako
bi orduko greba deialdia eragozteko egin dituen ahaleginak eraginik
gabe gelditu dira gaurko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) autoaren
ondoren.
Patxi Lópezen gobernua murrizketak aplikatzen aitzindaria da,
etorkizunik gabeko konstituzionaltasun helegiteak iragartzen baditu ere.
Greba eskubidearen urraketan ere aitzindaria izaten saiatu egin da.
Hori horrela, Entzutegi Nagusiak gaur idatzitako autoan dio iragarritako
gutxieneko zerbitzuak ez datozela bat egindako deialdiarekin. Ez du zer
ikusirik LABek egindako bi orduko deialdiarekin.
Administrazioak, fiskaltza ministerioaren txostenaren arabera, ez du
ezta “aipatzen eta ondorioz era horretako aldaketa batek sor zitzakeen
kalteak ez ditu argudiatzen” eta administrazioari “oinarrizko
eskubidearen aurrean” gaudela gogorarazten dio. Beraz, gobernuak bi
ordurako aldaketa ez onartzeak greba eskubidea baldintzatzeko saiakera
antzu bat besterik ez da.
Hori dela eta, deialdia isilarazteko eta baldintzatzeko asmoa zuen
erabaki politikoak, mehatxuak eta bere ekinbideen trakeskeriak agerian
gelditzen dira, baina kaltea dagoeneko eginda dago eta langile batzarrak
modu negatiboan baldintzatu ditu.
Jende guztiari egindako deialdiarekin bat egitera dei egiten diogu berme
juridiko eta sindikal guztiekin, eta kasu horretan langileak pairatuko
duen kalte bakarra gure deialdiak zehazten duen bi orduko diru-kenketa
izango da.
Info dulantzi aldizkaria herriari irekitako lehioa izatea bilatzen du, Dulantzi, Egileta, Araba, Euskal Herriko berriak hartu eta zabaltzeko tresna. Dulantziko ezker abertzalearen konpromisoa baina guztion artean egin beharreko lana. Info Dulantzi busca ser una ventana abierta al pueblo, altavoz de las noticias de Dulantzi, Egileta, Araba y Euskal Herria. Un compromiso de la Izquierdad Abertzale de Dulantzi pero tambien un trabajo a realizar entre todos y todas