Gasteizen EH Bildu koalizioari babesa erakutsi diote hainbat esparrutako zenbait eragilek Arabarron Konpromisoa manifestua babestuz. Kultura, sindikalismo, hezkuntza, ekonomia eta kirol arloko 150 eragile inguruk bat egin dute Gasteizen EH Bildu koalizioari babesa erakusteko. Etorkizun abertzale, euskaldun, solidario, feminista, intenazionalista eta ekologista bat lortzeko helburuan bideak irekitzen jarraitu dezan aldarrikatu dute.